XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jesus Gurutzetuari.

Besoak zabal-zabal
zure zai, begira:
bere lau zauri oiek
zuretzako dira...
Ia itzali da bere
begien dirdira...
Il baño len ¡ai Jesus!
beira zure Errira
.

Jesus, Zugandik urrun
¡ai! ibilli gera,
kabitik iges-dagin
txorian antzera...
Orain Zugana gatoz
Zure gurutzera...
Gure maitasun-kabi
beroa Zu-zera
.

Oñazez,¡ai! josirik
gurutz latz orretan,
ta alare Aitarekin
gure alde izketan...
Iñork ez gaitu, Zuk lez,
maite ain benetan...
Gure biotzak gorde
Zure zaurietan
.

Zugan bakarrik dago
zorion-eztia,
Zu zera-ta Zeruko
zorun-iturria...
Zugandik urrun berriz,
itxaso nasia...
Asetu Zuk, ¡ai! gure
Zorun-egarria
.

JAUREGI'TAR LUIS.